jueves, 8 de marzo de 2012

MARTXOAK 8 "EMAKUME LANGILEAREN EGUNA"

Gaur, martxoak 8, emakume langileen eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Baina ba al dakigu egun honek non duen jatorria? Zergatik ospatzen da egun honetan?
1908ko martxoaren 8an, 146 emakume langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, lantegia erre zuten beraiek barruan zeudelarik.
1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkin-ek Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zuen eta bertan parte hartu zuten emakume guztiek baiezkoa eman zuten.
Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna.
Aipatu behar da, munduko zenbait lekutan, zoritxarrez, oraindik emakumea tresna huts eta ezertarako balio ez duen gauza kontsideraturik dagoela.

Fitxategi:8marchrallydhaka (55).JPG
Emakumearen Nazioarteko Protesta Bangladeshen

No hay comentarios:

Publicar un comentario