miércoles, 24 de octubre de 2012

ZAMARTZE

 Arakil ibaiaren ondoan eta Aralarko mendilerroaren azpian kokatuta, San Migelen santutegira joateko abiapuntua da.
Erromatarrek bertan Aracaeli izeneko kokalekua eratu zuten Ab Asturica Burdigalam galtzadatik pasatzen diren bidaiariak babesteko.
Guztira hiru eraikin daude bertan, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak. Nagusia, eta baita antzinean ere, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da, Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralpean zegoen monasterioa zena.
Egun oraindik Iruñea eta Tuterako artxidiozesia jabea da. Honek bertan Espiritu-ariketak egiteko etxea prestatu du.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario