Eguzkitik ailegatzen zaigun argi zuria kolore askotako edo uhin mota askotako elkarketa da. Argi zuri hori hainbat ingurune zeharkatzen duenean, eta errefrakzioaren ondorioz, koloreetan bana daiteke. Horixe gertatzen da argi zuria euri-tantak zeharkatzen dituenean. Ostadarra da fenomeno honen adibiderik onena eta ikusgarriena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario