viernes, 27 de abril de 2012

KOLOREAK


Argi zuria kolore guztien batuketa da.
Objektu batek, argi zuriaren kolore guztiak islatzen dituenean, gure begiek kolore zuria ikusten dute.
Kontrako kasuan, objektu batek kolore guztiak xurgatzen dituenean, beltza ikusten dugu.
Berdea da objektu horrek kolore guztiak xurgatzen dituenean eta berdea islatzen duenean.
Gorria  islatzen badu, objektua gorria ikusten dugu (kolore guztiekin jarraitu)
Baina kontuz, hau argiarekin gertatzen da eta ez margoak nahasten ditugunean.
Margoekin (nahastean) zer gertatzen den ikusteko hurrengo "zirkulu kromatikoak" ikusi:
 
 

ORTZADARRA

Eguzkitik ailegatzen zaigun argi zuria kolore askotako edo uhin mota askotako elkarketa da. Argi zuri hori hainbat ingurune zeharkatzen duenean, eta errefrakzioaren ondorioz, koloreetan bana daiteke. Horixe gertatzen da argi zuria euri-tantak zeharkatzen dituenean. Ostadarra da fenomeno honen adibiderik onena eta ikusgarriena.
Ver imagen en tamaño completo

jueves, 26 de abril de 2012

ZORIONAK NAROA!

Aurreko astelehenean Naroaren urtebetetzea izan zen. Bikain pasa genuen hamaiketakoa jaten: nocillazko eta txokoloatezko sandwichak, zukua... ekarri zizkigun. Primeran egon ginen denok elkarrekin jaten. Mila esker Naroa eta ZORIONAK! Barkatu atzerapenagatik.

miércoles, 25 de abril de 2012

IKUSMENARI BURUZKO GALDERAK

Oraingoan ikusmenarekin erlazionatutako bideoa duzue. Jada gelan ikusia dugu baina berriz ere etxean ikusi nahi izanez gero ba hemen duzue.


Ikusmenari buruzko hainbat galdera dituzue hemen.

                          

ERREFRAKZIOA

Argi eta garbi utzi genuen gelan, argia ez dela abiadura berdinean mugitzen elementu guztietan: uretan 225.564 Km/s egiten ditu eta airean ia 300.000 Km/s.
Argia ingurune  batetik bestera igarotzen denean, airetik uretara esate baterako, norabidea ere aldatu egiten du. Honi errefrakzioa deitzen zaio eta irudian ikus dezakezu.       


         



    
Aipatutako efektua oso ongi
     ikusten da irudi honetan.
     Begira ezazu zer gertatzen
     den boligrafoarekin.
     Apurtuta ote dago?

viernes, 20 de abril de 2012

EUSKARAZKO MARRAZKIAK

Oriangoan euskarazko marrazki bidizunen orrialde bat duzue. Marrazkiak ikusi nahi izanez gero bertara sar zaitezkete.
Marrazki bizidunak.

ZORIONAK XABI!!!!

Gaur gure gelako Xabiren urtebetzea da. Jada 11 urte bete ditu. Bizkotxo ederra, hurrak, kakahueteak, edaria eta baita gailetak ere ekarri dizkigu. Bapo-bapo jarri gara. Mila esker Xabi eta ongi-ongi pasa zure urtebetetze eguna.

    

BIDEOA

Hona hemen gelan ikusitako bideoa. Etxean errepasatzek oongi etorriko zaizue.

ARGIAREKIKO 3 GORPUTZ MOTAK

 1.- OPAKOA: argia pasatzen utzi EZ.
                    beste aldean dagoena ikusi EZ.
                  
  2.- GARDENA: argia pasatzen utzi BAI.
                      beste aldean dagoena ikusi BAI.

                   


 3.- ZEHARRARGITSUA: argia pasatzen utzi BAI.
                                    beste aldean dagoena ikusi EZ.

  

jueves, 19 de abril de 2012

ARGIAREN PROPIETATEAK: ISLAPENA

Batzutan, argi-izpiak gorputz opako batera iristen direnean, gorputz horrek bueltatu egiten ditu jasotako izpiak.
Hau ikusteko tokirik onena ispilua da, ispiluak ederki bueltatzen baititu jasotako izpiak.


Irudi honetan aipatutako propietatea ikus dezakegu. Argiak ispiluaren azalean jotzen du eta honek argi izpiak bueltatzen ditu.

 
 

lunes, 16 de abril de 2012

KOLORE BIZIAK

Hemen duzue komikian agertzen den kanta. Negu Gorriak taldearen abestia da. Ea gustatzen zaizuen.

5.UNITATEA:...EKIN TA EKIN BILATZEN DITU... JAKINTZA ETA ARGIA

Dakizuen bezalaunitate berria hasi berri dugu, 5. hain zuzen ere. Ikasturtea aurrera doa! Gai honetan zentzumenak ikasteaz gain (ikusmena, entzuma eta ukimena), argia, soinua eta beroa ere ikasiko ditugu. Gauza anitz ditugu ikertzeko. Hau dela eta indarrez hasiko dugu hirugarren hiruhilabete hau.
Animo ikasle horiek! Gutxi falta zaigu eta!

04-manipular-la-luz.jpg

martes, 3 de abril de 2012

What taxes do I have to pay?

A long time ago story is still actual, we don't do but pay taxes and taxes everywhere. Just look and listen...

ARBIZURA IRTEERA

Dakizuen bezala, bihar asteazkena 4, eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Arbizuko kanpinera joango gara. Batzuk txirrindulaz joango gara eta besteak oinez. Guzti hau eguraldi ona eginez gero, noski. Hau dela eta gogoratu hurrengoa ekartzeaz: txirrindula, kaskoa, hamaiketakoa, ura eta sira motxilatxo batean. Ea zortea dugun eta eguraldiak laguntzen gaituen.
Eguraldi txarra eginez gero, eskolan geldituko gara eta patiotik bueltan mahai jolasetan arituko gara.