lunes, 23 de enero de 2012

POPULAZIOA

Leku jakin bateko biztanleen kopurua da. Ikasgai honetan Populazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu:
POPULAZIOAREN BILAKAERA: Azken mendeko populazioaren hazkunde azkarra ulertzeko medikuntza, higiene eta elikaduraren hobetzearekin bat datorrela kontutan hartu behar da. Baina, dakizunez, mundu osoan ez da berdin gertatu.
POPULAZIOAREN BANAKETA: populazioa ez dago modu orekatuan banatuta. Zenbait tokitan jende gehiago bizi da bestetan baino. Baina datu honek oso gutxi esaten digu. Biztanle-dentsitatea zer den jakin ondoren oso ondorio interesgarriak atera ditzakegu baita konparaketa esanguratsuak egin.
BIZTANLE DENTSITATEA: Erabiltzen den neurria bizt./Km2. Zatiketa hau eginda, zenbat biztanle dagokio kilometro karratu bakoitzari jakin dezakegu.
Euskal Herriko azalera 20.747 Km.2 -takoa da eta biztanleria 2.906.000.    Biztanleak / Km.2-ak = 142   
Txinako azalera 9.571.300 Km.2-takoa eta biztanleria 1.306.313.800.    Biztanleak / Km.2-ak = 136
Euskal Herriko biztanle-dentsitatea handiagoa da Txinakoa baino.

BIZI-ITXAROPENA:
J
aioberri bakoitzak batez beste zenbat urte egin ditzakeen adierazten du. 
Estatuan, heriotza-tasa etengabe ari da murrizten. Heriotza-arrazoi nagusiak hiru dira: bihotzekoak, auto-istripuak eta minbizia.
Oso desberdina da mundu zabalean.Euskal Herriko bizi itxaropena munduko altuenetarikoa da.
Bizi itxaropena medikuntza, higiene eta elikadurarekin lotuta dago.
Beste alde,medikuntza,higiene eta elikadura egokia aberastasunarekin lotuta daude.
Horregatik, herri aberatsetan "bizi itxaropena" altuagoa da pobreetan baino. Europan, bizi itxaropena altuagoa da Afrikan baino.
Munduko media
= 66 urte.
Europako eta Ipar Ameriketako "bizi Itxaropena" =  73 urte.
Espainiako estatuan, gizonezkoen bizi-itxaropena 77,7 urtekoa da, eta emakumezkoena 84,4 urtekoa.

Afrikakoa = 55 urte.
Euskal Herrian
oso "bizi itxaropena" altua daukagu. Nafarroan, esate baterako,  82,5 urtetakoa da (2.007. urtean)
Munduko altuenetarikoa da Nafarroako "bizi itxaropena". Japoniakoa (81), Islandia eta Suitza (80) baino altuagoa da.
Guk baino "bizi Itxaropena" altuagoa duen munduko leku bakarra
Andorra da 83,5 urterekin. ( Ez dago oso urruti)

No hay comentarios:

Publicar un comentario