jueves, 26 de enero de 2012

BA AL DAGO ESKUBIDERIK?

 Ikusi bideoa. Ba aldago eskubiderik? Agian gogorregia da baina egia borobila!!!
Beheko bideoa ikusi ondoren, zure ikaskideekin honi buruz hitz egin daiteke:
- Horrelako bideo bat ikusterakoan, zer datorkizu burura?
- Zer pentsatzen duzu etorkinei buruz?
- Zergatik etorri dira 3. mundutik 1. mundura? (honen inguruan nahi duzuna)


Vídeo de YouTube









ADIN PIRAMIDEAK: Grafiko mota bat da. Bertan leku bateko biztanleak agertzen dira adinez eta sexuz sailkatuta. Biztanle kopurua agertu daiteke edo biztanle ehunekoa zenbat den adin-marra bakoitzean. Begiratu adibidea: (Euskal Herriko datuak 2001. urtean)
Biztanle edo adin piramideak hobeto ikasteko,  lotura interesgarri hau ikus dezakegu:

ESKULANAK BARAZKIEKIN

Hona hemen hainbat barazki desberdinekin egindako irudi batzuk. Denbora izanez gero gelan egin genitzake, bestela etxean ere egiteko aukera duzue. Ea gustuko dituzuen.



lunes, 23 de enero de 2012

POPULAZIOA

Leku jakin bateko biztanleen kopurua da. Ikasgai honetan Populazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu:
POPULAZIOAREN BILAKAERA: Azken mendeko populazioaren hazkunde azkarra ulertzeko medikuntza, higiene eta elikaduraren hobetzearekin bat datorrela kontutan hartu behar da. Baina, dakizunez, mundu osoan ez da berdin gertatu.
POPULAZIOAREN BANAKETA: populazioa ez dago modu orekatuan banatuta. Zenbait tokitan jende gehiago bizi da bestetan baino. Baina datu honek oso gutxi esaten digu. Biztanle-dentsitatea zer den jakin ondoren oso ondorio interesgarriak atera ditzakegu baita konparaketa esanguratsuak egin.
BIZTANLE DENTSITATEA: Erabiltzen den neurria bizt./Km2. Zatiketa hau eginda, zenbat biztanle dagokio kilometro karratu bakoitzari jakin dezakegu.
Euskal Herriko azalera 20.747 Km.2 -takoa da eta biztanleria 2.906.000.    Biztanleak / Km.2-ak = 142   
Txinako azalera 9.571.300 Km.2-takoa eta biztanleria 1.306.313.800.    Biztanleak / Km.2-ak = 136
Euskal Herriko biztanle-dentsitatea handiagoa da Txinakoa baino.

BIZI-ITXAROPENA:
J
aioberri bakoitzak batez beste zenbat urte egin ditzakeen adierazten du. 
Estatuan, heriotza-tasa etengabe ari da murrizten. Heriotza-arrazoi nagusiak hiru dira: bihotzekoak, auto-istripuak eta minbizia.
Oso desberdina da mundu zabalean.Euskal Herriko bizi itxaropena munduko altuenetarikoa da.
Bizi itxaropena medikuntza, higiene eta elikadurarekin lotuta dago.
Beste alde,medikuntza,higiene eta elikadura egokia aberastasunarekin lotuta daude.
Horregatik, herri aberatsetan "bizi itxaropena" altuagoa da pobreetan baino. Europan, bizi itxaropena altuagoa da Afrikan baino.
Munduko media
= 66 urte.
Europako eta Ipar Ameriketako "bizi Itxaropena" =  73 urte.
Espainiako estatuan, gizonezkoen bizi-itxaropena 77,7 urtekoa da, eta emakumezkoena 84,4 urtekoa.

Afrikakoa = 55 urte.
Euskal Herrian
oso "bizi itxaropena" altua daukagu. Nafarroan, esate baterako,  82,5 urtetakoa da (2.007. urtean)
Munduko altuenetarikoa da Nafarroako "bizi itxaropena". Japoniakoa (81), Islandia eta Suitza (80) baino altuagoa da.
Guk baino "bizi Itxaropena" altuagoa duen munduko leku bakarra
Andorra da 83,5 urterekin. ( Ez dago oso urruti)

jueves, 19 de enero de 2012

SAN SAASTINAK

Gora San Saastin! Gaur arratsaldeko 7:30etan hasiko dira San Saastineko festak. Zeinen ongi pasa behar dugun! Buruhandiak, erraldoiak, danborrada, baselizara erromeria...
ONGI PASA SAN SAASTINAK!!!!!


Hoy a las 7:30 de la tarde comenzarán las fiestas de San Saastin. Espero que lo paséis muy bien.

Hona hemen iazko danborrada.
http://www.youtube.com/watch?v=qziSxHKn80g

lunes, 16 de enero de 2012

OZEANOAK ETA KONTINENTEAK

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mmundi1eus.html

Eskuineko mapan klikatu eta Munduko Ozeano eta Kontinenteak
 ikasiko dituzu.

LATITUDEA, LONGITUDEA ETA LUR AZALEKO POSIZIOA

Begiratu mapa eta esan zein posiziotan dagoen SAKANA (gutxi gora behera). Lehendabiziko latitudea esaten da eta gero longitudea. Txanelan ikasi behar al duzu?

Oso ongi. SAKANA 44º Iparraldera eta 3º Mendebaldera kokatzen da,  gorabehera.  (44º N, 3º W)

jueves, 12 de enero de 2012

MERIDIANOAK ETA PARALELOAK

       MERIDIANOAK
MERIDIANOAK bi poloetatik pasatzen diren irudizko lerroak dira. 0º-tik 180º-ra bitartean graduatzen dira.
GREENWICH MERIDIANOA 0 meridianoa da eta marra honetatik eskubitara edo ezkerretara, Ekialderantz edo Mendebalderantz dauden gradoak neurtzen dira. Meridianoek LONGITUDEA neurtzen dute.

Ongi ulertzeko, laranja bat irudikatu . Begira nolako itxura duen
zuritu ondo
ren... zati horiek meridianoak izango lirateke:
                

PARALELOAK
PARALELOAK Lurra gerriko edo uztai batek bezala inguratzen duten irudizko lerroak dira.
EKUATOREA da paralelorik handiena eta 0º dituena. Ekuatoretik hasita 90º neurtzen dira Iparraldernatz eta beste 90º Hegoalderantz
EKUATOREAK Lurra bi hemisferiotan banatzendu.

Irudi hauek  paraleloak zer diren ulertzeko baliagarriak izan daitezke.  Trontzalariak zati paralelotan mozten du enborra.



miércoles, 11 de enero de 2012

ZER LANDUKO DUGU UNITATE HONETAN?

Ikasgai honetan mundua nola irudikatzen den eta bertan kokatzen ikasiko dugu.
Mundua Irudikatzeko mapak erabiltzen ditugu.
Mapa mota asko dago eta honi buruz asko hitz egin eta ikas daiteke. Halere, lurra benetan borobila denez (ESFERIKOA), mundua plano batean irudikatzean, zenbait akats suertatzen dira. Honi buruz, gelan eta irakaslearen laguntzaz, hitz egingo dugu eta dauden zalantzak argituko ditugu.
Horretaz gain paraleloak eta meridianoak  ikasiko ditugu eta, honekin lotuta, latitudea eta longitudea
.
Bukatzeko, Populazioari buruz zenbait kontzeptu aztertuko ditugu. Beraien artean: populazio banaketa, bizi itxaropena, populazio-dentsitatea eta adin piramideak.

Oso inportantea da ulertzen ez duzuna gelakideekin eta irakasleekin komentatzea lotsarik gabe. Inor ez da ikasita jaio.

                               

ZORIONAK AINHOA!

Urteko bigarren urtebetetzea! Zeinen ongi hasi dugun urtea! Gelako Ainhoak 11 urte bete ditu!Ez dakizue bere amak zer nolako "kanutiloak" ekarri dizkigun. Primeran pasa dugu hamaiketakoa jaten. Zorionak Ainhoa eta oso ongi pasa zure urtebetze eguna.

martes, 10 de enero de 2012

ZORIONAK JASONE!

Urteko lehenengo urtebetetzea jada ospatu dugu. Jasonek 11 urte bete zituen urtarrilaren 8an. Bizkotxo-tarta ederra ekarri zigun eta baita bere amiñek egindako pasta goxo-goxoak ere. Mila esker eta urte askotarako.

lunes, 9 de enero de 2012

3.gaia: EZ DAUKANAK ONGI OHI DAKI EDUKITZEA ZEIN DEN ONA

2.hiruhilabetea! Hasi berri dugu 2.hiruhilabetea eta badakizue zer dakarren horrek ezta? Berriz ere lanean hastea. Dena den, bikain pasako dugulakoan nago.
Ikasteaz aparte, hainbat jai eta ospakizun ere baditugu: San Saastinak, Aste zuria eta ihauteriak.
Dakizuen bezala gai berria hastera goaz. Horretarako etxetik prentsa albisteak, irratian entzundakoak, egunkaritan irakurritakoak, telebistan ikusitakoak... ekarriko ditugu.
Aurrera ba 2.hiruhilabetearekin!!!!

Como ya sabéis acabamos de comenzar el 2º trimestre y con él nuevo tema. Así pues, deberéis traer noticias tanto leídas en periódicos, como vistas en la tele u oídas en la radio.
Nos espera un trimestre de mucho trabajo pero estoy segura que lo pasaremos genial.
Comenzamos!