miércoles, 28 de noviembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Dakizuen bezala, datorren ostiralean, azaroak 30, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu eskolan. Gauzak horrela, arratsaldean hainbat ekitaldi izanen ditugu.
5.mailakoek eskolako ikasle guztiok sortutako leloak irakurriko dituzte. Jarraian 6. mailakoekin batera euskarari zuzendutako hainbat bertso kantatuko dituztelarik.
Bestetik, talde desberdinek eurek prestatutako dantzak eskainiko dizkigute.
Azkenik euskaraokea ere izanen dugu; bertan ikasle guztiok batera "Euskaraz bizi nahi dut" eta " Negua joan da ta" kanta abestuko dugularik.
Ez ahaztu,

"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO,
DAKITENEK HITZEGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK."