jueves, 31 de mayo de 2012

ANIMALIEN ITZALAK




MUSKERREN GARRANTZIA

6. unitatea:NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN SARTZEA

Azken unitatean gaude!!!!!!!!!!!!Animo!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ikasgai honetan, ekosistemaz, elika-kateaz, landareez, animaliez eta abarrez... hitz egingo dugu. Izaki bizidunei buruz, alegia.

 
EKOSISTEMA
Leku konkretu batean dauden izaki bizidunak (landareak,animaliak,bakteriak,onddoak...), bizi gabeak (lur mota, ura...) eta kanpoko elementuak (klima, gizakiaren eragina...) harreman estuak dituzte eta hauen harremanak eta ondorioak ekosistema osatzen dute. Hemen dituzu bi ekosistema oso desberdinak.

 


 
 



lunes, 21 de mayo de 2012

ZUHATZARA IRTEERA

Dakizuen bezala, datorren maiatzaren 24-25ean Zuhatzako uhartera joango gara. Goizeko 9etan autobusa hartu eta bertara abiatuko gara. Autobusetik jaitsi eta txalupa bat hartuko dugu bertara iristeko. Behin gelatan gauza guztiak jarri ostean, bazkal ondoren ur ekintza bat izango dugu. Ondoren denbora librea ere edukiko dugu. Afal ostean lagunekin unetxo batez hitzegiten egon ostean, ohera.
Hurrengo goizean ere ur ekintza bat edukiko dugu eta bazkaldu ondoren etxerantzko bidea hartuko dugu.
Esan dutenez eguraldia ere lagun izango dugu beraz, PRIMERAN pasako dugu! Hasi motxilak prestatzen!

      

MOTXILA 21

NIK PUBLIKOAN IKASI NUEN

lunes, 14 de mayo de 2012

MAIATZAK 20 SORTZEN EGUNA

Hemen duzue aurtengo Sortzen egunerako egindako kanta. Marea talde Berriozarrak egina da. Rocka gustatzen bazaizue, ziur kanta hau ere gustuko izanen duzuela.

ENERGIAREN BIDEOA

Oraingoan energia aurrezteko gelan landutako bideoa jarri dizuet. Gelako batzuk eskatu didazuenez, hona hemen ikusgai. Klik egin hemen.

jueves, 10 de mayo de 2012

MAIATZAREN 23AN INGURUNEAKO AZTERKETA

Kaixo. Mezu honen bitartez jakin arazi nahi dizueta heldu den maiatzaren 23an Inguruneako azterketa izanen dugula. Oraindik gaia bukatzeke dugu baina heldu den astean amaituko dugunez, jada azterketaren data jakin arazi nahi dizuet. Norbaitek zalantzak izanez gero argitzeko aukera izan dezan.

SOINUA ETA ENTZUMENA

Zerbait bibratzen hasten denean sortzen da soinua.
Honi buruz ikasi behar duzuna zera da:
1- Soinua ez da material guztietan abiadura berdinarekin  hedatzen
2- Soinuak, zenbait tokitan eta baldintza batzuk betez, islatu egiten da eta entzun dezakegu berriro (oihartzuna)
3- Soinuaren norabidea aldatu egin daiteke baldintza batzuk betez (errefrakzioa)


lunes, 7 de mayo de 2012

EUSKARA LANTZEKO JOLASA

Euskara lantzeko jolas bat proposatzen dizuet. Anai-arreba gazteagoak baldin badituzue oso ongi etorriko zaie haiei ere. Ea zer iruditzen zaizuen.

Klik egin hemen.

LARRUAZALA

Larruazalak bost funtzio betetzen ditu:

domingo, 6 de mayo de 2012

KALEIDOSKOPIOA

A zer nolako kaleidoskopioak egin genituen. Hona hemen pausoz pauso egin beharrekoak.

miércoles, 2 de mayo de 2012

Zorionak Idoia!

Gaur, maiatzak 2, gelako Idoiaren urtebetetzea da. 4 egun jai eduki ondoren bueltatu eta to! hamaiketako ederra berriz ere. A zer nolako zortea! Ez gara batetik ateratzen eta bestean sartzen gara. Bizkotxo mundiala Idoia! Mila esker eta oso ongi pasa zure urtebetetze egunean. Muxu handi bat.