miércoles, 29 de febrero de 2012

martes, 28 de febrero de 2012

ELIKAGAIEKIN BARREZ

Oraingoan hainbat elikagaiekin egindako bideo batzuk jarri dizkizuet. Nahiko barregarriak direla iruditu zait. Ea zer iruditzen zaizuen.



KULTURANIZTASUNAREN ASTEA

Badakizuen bezala, heldu den martxoaren 12tik 16ra KULTURANIZTASUNAREN ASTEA ospatuko dugu eskolan. Aurten SENEGAL herrialdea aukeratu dugu. Hau dela eta, ekintza desberdinak egingo ditugu.
Horietako bat SIYA HAMBA kanta izango da. Hona hemen bideoa etxean ensaiatzen joateko.

lunes, 27 de febrero de 2012

GORPUTZ-APARATUAK


Eskema handiegia edo txikiegia baldin bada ordenagailuaren pantailan ikusteko, "ctrl +" edo "ctrl -" teklak erabili.

viernes, 24 de febrero de 2012

jueves, 23 de febrero de 2012

ANDERREN URTEBETZEA

Gure gelako Anderrek urtarrilaren 30ean urteak bete zituen. Eskiatzen geunden eta bertan ospatu genuen. Ahaztua nuen blogan jarri beharra nuela. ZORIONAK ANDER!!!! Barkatu hain berandu jartzeagatik.


4.unitatea ...ETA HORRELA BIZITZEN GARA...

Ikasgai honetan elikagai mota desberdinak ikasi eta sailkatuko ditugu beraien ezaugarrien arabera.

Elikagaien ezaugarriak aztertu ondoren, dieta orekatua zer den ikasiko dugu.

Baita ere elikadura desorekatuarekin lotutako gaixotasunak batzuk aztertuko ditugu.

Bukatzeko, digestio-aparatua eta digestio-prozesua ikasiko dugu



miércoles, 8 de febrero de 2012

ASTE ZURIKO ARGAZKIAK ETA ETXERAKO LANAK

Ikusi ahal izan duzue e-mailez bidalitako etxerako lana? Beste formatu batean bidali dizuet, WORD-en hain zuzen ere. Ea oraingoan lortzen duzuen.
Bestalde, Izabako argazkiak jada prest ditudala esan nahi dizuet. Bihar blogean bideoa jarriko dut, ea zer iruditzen zaizuen.

Ongi pasa!

viernes, 3 de febrero de 2012

AGATE DEUNA

Dakizuen bezala, bihar otsailak 4, Agate Deunaren bezpera izango da. Hau dela eta, arratsaldean etxez-etxe kantatzera joateko animatzen zaituztet. Ondoren merendua izango da. Prestatu eztarri horiek!

ZORION ETXE HONTAKO DENOI
OLES EGITERA GATOZ
ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ.

EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ
EZTA ERE OINETAKOZ
BAINA EZTARRIZ SANO GABILTZA
TA KANTA NAHI DUGU GOGOZ.

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU
EUSKAL HERRIKO EGUNA
ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO
AUKERATUA DUGUNA.

SANTA MAITEA GAUR HARTU DUGU
GURE BIDEKO LAGUNA
HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE
EGUN HONTAKO JARDUNA.